Naturaren eta gizakiaren arteko harremana aztergai, Geoparkearen Astearen barruan antolatutako solasaldian

Maria Maya Manterola 2025eko maiatzaren 25a

Miguel Delibes de Castro.

Geotalks saioaren edizio berrian Miguel Delibes de Castro biologoarekin arituko da hizketan Asier Hilario Geoparkeko Zuzendari zientifikoa.

Europako Geoparkeen Astearen barruan, zenbait ekitaldi antolatu ditu Geoparkeak egunotarako. Aste honetan zehar izan dira ekitaldi horietako batzuk, eta datorren astean jarraituko du programak.

Horien artean da astearteko Geotalks saioa. Aita Mari aretoan izango da, 19:00etan, eta Miguel Delibes de Castro biologoa izango da aurtengo gonbidatua, eta Gracias a la vida lelopean, naturaren eta gizakiaren arteko harreman estuaz hitz egingo du Geoparkeko Zuzendari zientifiko Asier Hilariorekin. Kandido Urangaren irakurketa batekin borobilduko dute saioa, ukitu literario eta artistikoa erantsiz hizketaldiari.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide