Esperientzia aberasgarria eragin du Nokapoteoak

Aritz Mutiozabal 2025eko maiatzaren 25a

Nokapoteoko parte hartzaileak. (Zumaiako Emakumeon Etxea)

Emakumeon Etxeak bultzatuta egin zuten ostiral arratsaldean, Euskaldiko Hikaldiaren baitako jarduera gisa. Kalez kale aritu ziren hainbat emakume elkarrekin noka praktikatzen.

Euskaraldiaren barruan, eta Emakumeon Etxeak antolatuta, Nokapoteoa egin zuten hamabost emakume inguruk N3skak tabernatik abiatuta. Emakumeen artean noka gero eta gutxiago erabiltzen dela jakitun, Euskaraldiak egin dien ekarpenari eta erronkari eutsi zioten. Hori horrela, giro ederrean ibili zien kalez kale noka praktikatzen, elkarri lagunduz, eta ez zuten etsi aditzak ongi irten arte.

Hainbat eztabaida ere piztu ziren haien artean, hala nola, genero guztiak kontutan hartu ahal izateko ea hikaz hitz egitean zer hautu egin beharko litzatekeen. Esperientzia aberasgarritzat jo zuten parte hartzaileek, eta aurrerantzean Zumaiako kaleetan noka gehiago entzuteko itxaropenez geratu ziren. "Emakumeon Etxe inguruan ibiltzen garenok saiatuko gaitun horretan! Ez etsi! Bagatxiaztin ta aurrera!", nabarmendu dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide