Eduardo Merinok irabazi du Distiraren apirileko lehiaketa soziala

Juan Luis Romatet

Eduardo Merinoren lan saritua. (Eduardo Merino)

Kandelak izan da pasa den hilabeteko lehiaketako gaia, eta guztira hamahiru argazkilarik hartu dute parte, 24 irudirekin. 

Eduardo Merino argazkilariak irabazi du Distira Zumaiako argazki elkarteak antolatutako apirileko lehiaketa soziala. Elkarteko bazkideek zuzendutako lehiaketa da, eta apirilean kandelak izan zuten gaia. Guztira, hamahiru bazkidek hartu zuten parte, 24 irudirekin. 

Merinorekin batera, beste bi argazkilari ere saritu dituzte: bigarren egin duen Fernando Martin, eta hirugarren izan den Mikel Soto. 

Lehiaketara aurkeztutako lanak hemen ikus daitezke. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide