'Zumaia harri eta herri' kontzertua, argazkitan

Juan Luis Romatet

Kantu bat gara zikloari amaiera eman zion Jon Maiak pasa den larunbatean Itzurun hondartzan emandako kontzertuak. Ekitaldiak irudi eta une gogoangarri ugari eskaini zituen. 

Ametsen agertoki bihurtu zuen Jon Maiak Itzurun hondartza pasa den larunbatean. Lau urteko ibilbidea izan duen Kantu bat gara zikloari amaiera emateko Zumaiako hareatza aukeratu zuen sortzaileak, eta musika, dantza eta aldarria bateratu zituen emanaldia eskaini zuen. Euskal Herri osotik bertaratutako lagunak bildu zituen ilunabarrarekin batera hasi zen ekitaldian.

Gaizka Peñafiel argazkilariak jaso zuen iruditan ekitaldia. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide