Zabaldu dute haurren jardueren izen ematea, Lubakiko neguko ikastaroetan

Juan Luis Romatet 2025eko maiatzaren 26a

Haurra igerian ikasten Lubaki kiroldegian.

Uretako jarduerak prestatu dituzte haurtxoei eta haurrei zuzenduta. Horietarako izen ematea gaurtik ekainaren 20ra bitartean eman daiteke, Lubaki bertan edo online.

Uda oraindik heldu ez bada ere, Lubaki kiroldegian hasi dira dagoeneko udazkenetik aurrera eskainiko duten kirol jarduerak prestatzen. Hala, gaur hasi eta ekainaren 20ra bitartean haurtxoei (6 hilabete eta 3 urte bitartean) eta haurrei (3 urtetik gora) zuzendutako jardueretan izena emateko aukera izango da. Bien kasuan, aurtengo irailaren 29tik datorren urteko ekainaren 26ra bitartean emango dute. 

Haurtxoen igeriketa saioak ostiraletan emango dira Lubakiko igerilekuan. Ordu erdiko saioak izango dira, eta 16:30etik 19:00etara bitartean eskainiko dituzte. Haurrekin batera laguntzaile bat onartuko da igerilekuan. Matrikula Lubaki kiroldeko bazkideentzako 109,55 eurokoa izango da; bazkide ez direnenzako, aldiz, 283 eurokoa izango da. 

Haurren kasuan, saioak astean behin izango dira, 17:00etatik 19:30era bitartean, eta iraupena ordu erdikoa izango da. Matrikula, haurtxoen kasuan bezala, 109,55 eurokoa izango da bazkideentzako eta 283 eurokoa bazkide ez direnentzako. Antxoa eta aingira kategoriako haurrek, gainera, Taosa igeriketa aldeak antolatutako saio osagarriak egiteko aukera izango dute. Saio horiek aparte kobratuko ditu elkarteak, eta 15 euro izango da hileko. 

Lubaki kiroldegian eman ahal izango da izena, baina baita Internet bidez ere. Haurtxoen kasuan hemen eta haurrei dagokionez hemen

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide