Beasainen dantzan, Zumaian egingo duten Dantzari Txiki egunaren atarian

Juan Luis Romatet

Datorren igandean egingo dute Dantzari Txiki eguna Zumaian. Aurretik, atzo Beasainen izan ziren dantzan Zumaiako Musika eta Dantza eskolako ikasleak. 

Udaberriarekin batera, Dantzari Txiki egunen loraldia izan ohi da Euskal Herri osoan. Atzokoan, Beasaien antolatu zuten jarduera, eta Goierriko herrira gonbidatu zuten elkarte edo eskoletako bat Zumaiako Musika eta Dantza eskola izan zen. Gira eta buelta, saltoka eta dantzan aritu ziren Zumaiako euskal dantzetako ikasleak. 

Beste herrietan aritu ondoren, Zumaiari tokatuko zaio orain Dantzari Txiki eguna antolatzea. Datorren igandean izango da, eta makina bat haur izango da herrian puntu desberdinetan dantzan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide