Herri txapelketako ligaxkaren erdia jokatu dute dagoeneko

Juan Luis Romatet

Herri txapelketako lehen jardunaldiko argazkia. (Juan Luis Romatet)

Pasa den ostiralean jokatu zituzten ligaxkako laugarren jardunaldiko partidak. Hiru jardunaldi geratzen dira finalerdietara heltzeko. 

Eskuz binakako herri txapelketako ligaxka fasearen erdia jokatu dute dagoeneko. Pasa den ostiral arratsaldean jokatu zituzten txapelketako laugarren jardunaldiko partidak. Honako emaitzak izan ziren:

  • Andoni Fleitas-Ion Agirre, 2 / Unai Etxabe-Unai Beristain, 22
  • Peio Etxabe-Jon Alkorta, 22 / Iraultza Unzueta-Beñat Lizeaga, 12
  • Josu Salegi-Aitor Aizpurua, 22 / Iñigo Tumas-Jokin Beristain, 9

Datorren ostiralean jokatuko dute txapelketako bosgarren jardunaldia, Odieta frontoian, 17:30ean. Hiru partida hauek osatuko dute jardunaldia:

  • Peio Etxabe-Jon Alkorta vs Eritz Olaizola-Markel Zearreta
  • Unai Etxabe-Unai Beristain vs Iñigo Tumas-Jokin Beristain
  • Josu Salegi-Aitor Aizpurua vs Andoni Fleitas-Ion Agirre

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide