Jolasak eta ate irekiak izango dituzte Zumaiako Kanpinean, irekieraren hamargarren urteurrena ospatzeko

Juan Luis Romatet

Zumaiako Kanpina, airetik.

Zumaiako Kanpina zabaldu zutela hamar urte beteko dira, eta larunbatean ospatuko dute kanpinean bertan egingo dituzten haurrentzako jokoekin. 

Ate irekien jardunaldia egingo dute datorren larunbatean, hilaren 31n, Zumaiako Kanpinean, haren irekieraren hamargarren urteurrenaren harira. 12:00etatik 19:00etara bitartean egingo dute, eta haurrentzako jokoak izango dira, besteak beste. Hala, puzgarriak izango dituzte, zezen mekanikoa, apar festa eta Oliver magoaren saioa. Haur zein helduentzako diskofesta egingo dute eta, amaitzeko, 22:30ean, su artifizialak botako dituzte. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide