Gorka Imazek irabazi du Lapetan online lehiaketa

Juan Luis Romatet 2025ko mai. 27a, 16:08

183 lagunek hartu dute parte euskara eta herri transmisioa sustatzea helburu izan duen lehiaketan. Maiatzeko lau astelehenetan hamarna galdera egin dira Zumaia ardatz zutenak. 

Amaitu da dagoeneko Lapetan online lehiaketaren lehen edizioa. Zumaiako Udalak eta Guka elkarlanean antolatutako lehiaketak euskara sustatzea izan du ardatz, baita herri transmisioa indartzea ere. Hala, maiatzeko lau astelehenetan Zumaiaren inguruko hamana galdera egin ziren, eta haiek erantzutera gonbidatu dituzte webguneko erabiltzaileak. Guztira, lehiaketaren lehen edizio horretan 183 lagunek hartu dute parte. 

Lehiaketa amaituta, Gorka Imaz Aizpura izan da sailkapenean lehena. 40 galderetatik 38tan eman du zuzeneko erantzuna. Sari bezala, Aita Mari jatetxeak emandako lau lagunentzako jatordua, eta Begi Bistanek oparitutako itsas bidaia jasoko ditu Imazek. 

Sailkapenean bigarren Haize Galarraga izan da, 37 erantzunekin, eta Markel Eizagirre, 36 erantzunekin.

Lehiaketan parte hartu duten guztien artean Txopa jatetxeak emandako bi lagunentzako bi jatordu zozkatu dira. Saridunak, Bakarne Alberdi Salsamendi eta Zaba izan dira. 

Guka harremanetan jarriko da saridunekin opariak emateko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide