Basadiko zaintza prozesuari amaiera emango diote bihar, ekitaldi batekin

Maria Maya Manterola

Basadiko zaintza prozesuko lehen saioko irudi bat. (Emakumeon Etxea)

Azken hilabeteotan prozesuak emandakoak plazaratzeko egingo dute ekitaldia. Beatriz Egizabalek aurkeztuko ditu klownklusioak, umore ukitu batekin. 

Basadi auzategiak zaintzaren inguruan dituen beharrak aztertzeko prozesua jarri zuten abian iazko abenduan Emakumeon Etxeak, Mugimendu Feministak eta Malen Etxeak. Hilabeteotan guztiotan prozesuak emandakoak plazaratzeko, ekitaldia izango da bihar auzoan bertan, 18:30ean, osasun zentroaren parean. 

Beatriz Egizabalek umore ukituarekin aurkeztuko ditu klownklusioak, eta gero, mokadutxoak eskainiko dizkiete gerturatzen direnei. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide