'La semilla de la higuera sagrada' filma hautatu dute biharko zine forum saiorako

Maria Maya Manterola

Ostarrena zine klubak hautaturiko filmak Publikoaren Europako Film Onenaren Saria eskuratu zuen iaz Donostiako Zinemaldian. Saioa 19:30ean izango da.

Mohammad Rasoulof irandar zinema zuzendariaren film dramatikoa hautatu du Ostarrena zine klubak biharko zine forum saiorako. Iazkoa da produkzioa, eta Donostiako Zinemaldian Publikoaren Europako Film Onenaren Saria eskuratu zuen. Alemania ordezkatzen Oscar sarietarako ere hautatu zuten, Nazioarteko Film Onenaren Saria jasotzeko. 

Saioa 19:30ean izango da, Aita Mariko zine aretoan. Sarrerak leihatilan bertan eskuratu ahal izango dira emanaldia hasi aurretik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide