Elikagai bankurako egindako ekarpenak eskertu ditu Zumaiako Nagusilanek

Juan Luis Romatet 2025ko mai. 29a, 13:56

Janari bilketako artxiboko irudia.

Gipuzkoako Elikagai Bankurako bilketa egin zuten pasa den asteburuan Zumaian. Egindako ekarpenak eskertzeaz gain, boluntarioen lana txalotu du Zumaiako Nagusilanek. 

Pasa den ostiralean eta larunbatean, hilaren 23an eta 24an egin zuten Gipuzkoako Elikagai Bankurako janari bilketa. Herritarrek dirua emanaz ere lagundu izan dute aurtengoan ere. 

Zumaiako Nagusilaneko boluntarioek kudeatu zuten bilketa, eta ohar bidez adierazi dutenez, elikagaiez betetako 21 kaxa handi bildu zituzten. Horiez gain, 4.000 euro dirutan ere jaso zituzten. 

Nagusilanek eskerrak eman nahi dizkiete herritarrei bilketan parte hartzeagatik, baita bi egun horietan boluntario lanetan aritu zirenei ere, tartean, Darahli elkarteko 21 gazteri. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide