Banatu dira jada Lapetan lehiaketako sariak

Maria Maya Manterola 2025ko mai. 30a, 10:30

Argazkia: Maria Maya Manterola.

Gorka Imaz irabazleak bi lagunentzako bazkaria eskuratu du Aita Mari jatetxean, eta baita Begi Bistanek emandako lau lagunentzako itsas bidaia ere. Lehiaketan parte hartu duten guztien artean, Txopa jatetxeak emandako bi lagunentzako bi jatordu ere zozkatu dira.

Aste honetan amaitu da Lapetan online lehiaketa. Lau astelehenez, Zumaiari buruzko hamar galdera luzatu dizkiete parte hartzaileei Zumaiako Udalak eta Gukak elkarlanean antolatutako lehiaketan. Guztira, 183 parte hartzaile izan ditu lehiaketak.

Gorka Imaz izan da irabazlea, eta parte hartzaile guztien artean egindako zozketan, Bakarne Salsamendiri eta Ion Zabaletari egokitu zaie saria. Dagoeneko jaso dituzte sariak: Imazek bi lagunentzako bazkaria eskuratu du Aita Mari jatetxean, eta baita lau lagunentzako Begi Bistanek oparitutako itsas bidaia ere. 

Zozketan saridun suertatu direnek, berriz, Txopan bi lagunentzako otordua izan dute opari. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide