Zeramika tailerrean sortutako lanak ikusgai dira Oxford aretoan

Maria Maya Manterola

Ekainaren 6ra artean, egunero zabalduko dute aretoa 18:30etik 20:00etara, eta asteburutan, eguerditan ere bai, 12:30etik 14:00etara.

Forondako zeramika tailerreko lanen erakusketak lekukoa hartu dio pintura tailerrekoari. Atzo zabaldu zuten ikasturtean zehar sortutako piezek osaturiko bilduma, eta ekainaren 6ra bitarte izango da ikusgai. Aretoa 18:30etik 20:00etara zabalduko dute, eta asteburuan, eguerditan ere bai, 12:30etik 14:00etara.

Askotariko piezak ikus daitezke erakusketan: katiluak, loreontziak, apaingarriak, paretetan itsatsiriko arrainak nahiz bustoak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide