Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du Bilbon gizon batek bere alaba hil ondoren

Maria Maya Manterola

Hilketa matxista bat salatzeko elkarretaratzea, Saregile plazan, hilabete honetan. (Maria Maya Manterola)

Ardantzabideko rokodromoan 13:00etan elkartuko dira bihar, hilketa salatzeko. Bilboko Larraskitu auzoan gertatu da hilketa, eta gizonezkoak bere buruaz beste egin du gero. Ama, berriz, Basurtoko ospitalera eraman dute zaurituta.

Bilboko Larraskitu auzoan gertatu da: 43 urteko gizonezko batek 13 urteko alaba hil, eta bere buruaz beste egin du, Bilboko Udaltzaingoak jakinarazitakoaren arabera. Familiaren etxebizitzan gertatu da, eta alabaren hilotza aurkitu du poliziak; ama, berriz, Basurtoko ospitalera eraman dute, zaurituta.

Han-hemenka elkarretaratzeak deitzen ari da mugimendu feminista, baita Zumaian ere. Protesta bihar izango da, larunbata, 13:00etan Ardantzabideko rokodromoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide