Furgobaratza Zumaian izango da beste behin ere. Bihar arratsaldez izango da Zumaiako Baratze parkean, 18:00etatik 19:30era bitartean.
Ohiko zerbitzuaz gain (aholkularitza baratzeko gaietan, plantel eta hazi ekologikoak…), tailer bat ere eskainiko dute. Hain zuzen, landareek izan ditzaketen gaixotasunak eta izurriak izango dituzte hizpide astelehen arratsaldeko bisitan. Baratzean aurki daitezkeen arazoei nola aurre egin eta horretarako zer produktu erabili ahal izango dituzten erakutsiko dute.
Programa horren sustatzaileek gogoratu dutenez, baratzeetako erabiltzaileez gain, edozein gerturatu daitezke saio horietara.