Jokatu dute binakako herri txapelketako bosgarren jardunaldia

Juan Luis Romatet

Bosgarren jardunaldiko partida bateko atarikoa. (Juan Luis Romatet)

Ostiral arratsaldean jokatu zituzten Odietan eskuz binakako txapelketako partidak. Bi jardunaldi geratzen dira ligaxkako fasea amaitzeko. 

Pasa den ostiralean, arratsalde partean, jokatu zuten Odieta frontoian eskuz binakako herri txapelketako bosgarren jardunaldia. Hiru partida jokatu zituzten aipatu pilotalekuan, honako emaitzekin:

  • Peio Etxabe-Jon Alkorta, 22 / Eritz Olaizola-Markel Zearreta, 14.
  • Unai Etxabe-Unai Beristain, 22 / Iñigo Tumas-Jokin Beristain, 12.
  • Josu Salegi-Aitor Aizpurua, 5 / Andoni Fleitas-Ion Agirre, 22.

Datorren ostiralean jokatuko dute Odietan ligaxkako seigarren jardunaldia, honako partidekin:

  • Peio Etxabe-Jon Alkorta vs Andoni Fleitas-Ion Agirre.
  • Unai Etxabe-Unai Beristain vs Eritz Olaizola-Markel Zearreta.
  • Josu Salegi-Aitor Aizpurua vs Iraultza Unzueta-Beñat Lizeaga.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide