Ardantzabideko Martxoaren 8a plazan egiten ari diren Raixta eguneko jarduerak minutu batzuetarako geratu egin dituzte eguerdiko ordu batean. Herenegun Bilbon izandako hilketa matxista salatzeko eta gaitzesteko elkarretaratzea egin dute ordu horretan Ardantzabideko rokodromo aurrean.
Maiatzaren 30ean, gizon batek 13 urteko alaba hil zuen Bilbon, eta bere bikotekidea larriki zauri zuen. Jarraian, bere buruaz beste egin zuen gizonak. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak krimen bikariotzat jo du herenegun Bilbon gertatutakoa.
Hura salatzeko egin dute kontzentrazioa Ardantzabiden, Zumaiako Mugimendu Feministak deituta. Matxismoak hiltzen gaitu. Aski da! pankartaren atzean elkartu dira herritarrak azken hilketa matxista gaitzesteko.