Pasa den asteburuan amaitu zen Espainiako lehen mailako futbol denboraldia, eta amaitutzat eman zuten Imanol Alguacil oriotarraren etapa Realean. Azken denboraldiak une onak izan baditu ere, gazitik hurbilago egon da gozotik baino, eta hori guztiaz arituko ziren Algorri taldeko lagunak denboraldi amaierarekin batera egindako lagunarteko bazkarian.
Zumaian elkartu dira taldeko ia 50 lagun, eta Elorriagarantz joan dira, Urberu sagardotegian bazkaltzeko.