Egur taila ikastaroko lanak ikusgai izango dira Oxforden ostiraletik

Maria Maya Manterola 2025eko ekainaren 3a

Iazko egur taila eta zeramika erakusketa. (Juan Luis Romatet)

Bihar izango da zeramika tailerreko lanak ikusteko azken eguna. Egur taila ikastaroko piezak jarriko dituzte gero ikusgai, ekainaren 12ra arte.

Joan den ostegunetik zeramika tailerrean sortutako piezen bilduma ikusgai da Alondegiko Oxford aretoan. Gaur eta bihar zabalduko dute aretoa azkenekoz –18:30etik 20:30era–, eta gero, ostiraletik ekainaren 12ra artean, egur taila ikastaroko lanak jarriko dituzte jendaurrean. Ostiralean bertan egingo dute irekiera ikastaro horretan aritu direnek, 18:30ean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide