Ekintza sorta interesgarria prestatu du beste behin ere Euskal Kostaldeko Geoparkeak maiatzaren amaieran kontinente mailan ospatu dute Europako Geoparkeen Astearen bueltan. Maiatzaren 23tik ekainaren 1era bitartean, ingurumena eta haren zaintza hizpide izan dituen ekitaldiak izan Geoparkea osatzen duten hiru herrietan.
Behin programazioa amaituta, "aho zapore gozoa" geratu dela nabarmendu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Hala, maiatzeko azken egunetan egindako ekitaldien atean hilaren 27an Zumaiako Aita Mari zineman egin zuten Geotalks solasaldia nabarmendu du. Egun hartan, Miguel Delibes de Castro biologo entzutetsua izan zen herrian, Geoparkeko zuzendari zientifiko Asier Hilariorekin solasean.
Geoparkeko Bira ibilbidearen bigarren etaparen txangoa, eta Artzainerreka bailarako flora ezagutzeko Biotop landa-irteera ere nabarmendu dituzte antolatzaileek. Horietaz gain, umeentzako tailerra, museoen ate irekien jardunaldiak eta saguzarrak gertutik ezagutzeko irteera ere antolatu dituzte aurtengo aldian.