Eduardo Merinok irabazi du Distiraren maiatzeko lehiaketa soziala

Juan Luis Romatet

Maiatzeko lehiaketako lan irabazlea. (Eduardo Merino)

'Lekuz kanpo' gaiaren inguruko argazkiak atera behar izan dituzte Distirako bazkideek. 

Distira argazki elkarteak antolatutako maiatzeko lehiaketa sozialak badu irabazlea. Eduardo Merino elkarteko bazkideak irabazi du hil horretako lehiaketa. 

'Lekuz kanpo' gaiaren inguruko argazkiak atera behar izan zituzten. Guztira, elkarteko 11 argazkilarik hartu zuten parte lehiaketan, hemeretzi argazkirekin. Epaimahaiaren ustetan, Merinorena izan da lan onena. Bigarren saria Fernando Martinek irabazi du eta hirugarrena Sandra Gallegok. 

Hemen ikus daitezke lehiaketara aurkeztutako lanak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide