'Turismo hutsala' liburua aurkeztuko du gaur Fito Rodriguezek Alondegian

Juan Luis Romatet 2025eko ekainaren 4a

Fito Rodriguez.

Zeelanda Berrira egindako bidaiaz baliatuz, turismoa kritikatu du idazle gasteiztarrak gaur Zumaian aurkeztuko duen liburuan. 

Fito Rodriguez idazleak Turismo hutsala izeneko liburua aurkeztuko du gaur arratsaldean, 19:30ean hasita, Alondegia kultur etxean. 

Zeelanda Berrira egindako bidaia batez baliatzen da idazle gasteiztarra bidaiari eta turista figurak desberdintzeko, modu horretan turismoa kritikatuz. Rodriguezen arabera, bidaiak eboluzioa ekarri dio espezie gisa, "bidaiatzeak ikasteko aukerak irekitzen baititu". Turismoa, aldiz, esperientzia "hutsala bezain txatxua" izaten da, "edozein ikasgairi ateak ixten dizkiona, eta gizadiarentzat gero eta arazo handiago" bihurtu dena.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide