Laboaren txoriak

Zapelatz arrunta (Buteo buteo)

Imanol Manterola 2025ko eka. 4a, 13:00

Imanol Manterolak apirileko Zumaia Guka aldizkarian argitaratutako edukia da honakoa. 

Gure herrian ohikoena izango den hegazti harraparia da. Tamaina ertainekoa, erraz bereiz dezakeguna. Ohikoa da bide bazterretan altuera batean zelatan ikustea, ehizatzeko moduetako bat horixe baitu. Oro har marroi iluna izaten du bizkar aldea; hegoen azpian eta papar aldean, berriz, orban zuriak ditu marroiarekin nahastuta, baina oso aldakorrak izan daitezke espezie batetik bestera. Hegan ikusiz gero, buztan ertzaren borobil erdi itxura lagungarri izan daiteke identifikatzeko. Arra eta emea oso antzekoak dira, baina tamainari dagokionez, emea handiagoa izaten da. Hemen urte osoan ikus dezakegu; gure paisaia oso egokia da berarentzat, eta itsas bazterretik hasita, goi mendietaraino ibil daiteke. Bere ugalketa garaia negua bukatu bezain pronto hasten da, otsaila aldera. Monogamoa da, eta kumaldi bakarra izaten du. Beste izen batzuk: Abendu Arre, Arranbeltz, Arratoi-gabilloi, Apobelatz...

Luzera eta hego zabalera: 46-58 cm eta 110-132 cm. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide