Musika eskolako konboen kontzertua, bihar Mari kalean

Juan Luis Romatet

Iazko konbo kontzertua, Uriarte jauregiko lorategian. (Juan Luis Romatet)

Rockeko eta funkeko abesti ezagunen bertsioak joko dituzte Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleek bihar arratsaldean Mari kalean. 

Ikasturte amaierako ekitaldi sorta antolatu du aurten ere Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak. Bihar, esaterako, konbo edo taldeen kontzertua izango da Mari kalean, 19:00etan hasita. 

Bertan, rockeko eta funkeko abesti ezagunen bertsioak joko dituzte Musika eskolako ikasleek. Hala, Chuck Berry, The Beatles, Red Hot Chili Peppers, Radiohead edo Amy Winehousen kantak entzuteko aukera izango dute bertaratuko direnek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide