Nagusien asteko jokoetan izena emateko epea zabalduko dute astelehenean

Juan Luis Romatet 2025ko eka. 7a, 12:00

Igel txapelketa irailaren 13an jokatuko dute.

Nagusien astearen barruan, igel eta toka txapelketako jokatuko dituzte ekainaren 13an, eta karta jokoena hilaren 16tik 19ra bitartean. Horietarako izen ematea astelehenean zabalduko du Beheko plazak.

Herriko adinekoei zuzendutako ekintza sorta prestatu dute aurten ere Nagusien astearen aterpean. Horren barruan, ekainaren 13an, igel eta toka txapelketak jokatuko dituzte Torreberriko aterpean. Egun batzuk geroago, hilaren 16tik 19ra bitartean, karta joko txapelketak izango dituzte Hogarreko tabernan.

Txapelketa horietan parte hartu nahiko dutenek aurrez izena eman beharko dute haien antolatzaile Beheko Plaza elkarteak Hogarrean duen bulegoan, goizeko 11:00etatik 12:00etara bitartean. Izen emate epea astelehenean zabalduko dute. 

Hilaren 20an, arratsaldez, egingo dute txapelketa hauetako sari banaketa, Hogarrean. Jarraian, merienda eskainiko zaie bertaratuko direnei.

Omenaldia hilaren 15ean

Nagusien astearen barruan, aurten 90 urte bete edo beteko dituzten herritarrak omenduko dituzte. Ekitaldia ekainaren 15ean, igandean, egingo dute, 11:00etan, Alondegiko Hogarrean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide