Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak antolatuta, herritar talde bat Portugalen izan da maiatzaren 27tik ekainaren 2ra bitartean. Egun horietan, Lisboa hiriburuan eta haren inguruko herri, hiri eta parajeetan izan dira, eta, eguraldia lagun, leku gogoangarriak ezagutzeko aukera izan dute.