'Todo el silencio' filma emango dute gaur Aita Marin

Juan Luis Romatet

'Todo el silencio' filmeko fotograma.

Zinegoak jaialdiko programazioaren barruan eskaini zuten, eta orain Zumaiako zinema aretoan ikusi ahal izango da, 19:30etik aurrera. 

Diego del Rio zinemagileak zuzendutako Todo el silencio film mexikarra ikusteko aukera izango da gaur, 19:30ean hasita, Aita Mari zinema aretoan. Film hau Zinegoak jaialdian erakutsi zuten, eta ondoren Euskal Herriko herri batzuetan ere eman dute. Lanak Moreliako Nazioarteko Zinema Jaialdian antzezpen onenaren saria jaso zuen, 2023an.

Sinopsia

Goizetan, zeinu-hizkuntzako irakaslea da Miriam, eta, arratsaldeetan, antzerki profesional batean parte hartzen du. Bien bitartean, harreman egonkor eta pasioz betea bizi du bere neska-lagunarekin, Lolarekin. Pertsona gor baten antzeko bizitza daukan arren, dena goitik behera amilduko zaio entzumena galtzen ari dela konturatzen denean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide