Skateko hastapen ikastaroa antolatu du Jabetze Eskolak hilaren 14rako eta 21erako

Onintza Lete Arrieta 2025ko eka. 5a, 15:30

Emakume bat skatearekin. (Jabetze Eskola)

Emakumea Surflari elkarteko Erika Caballerok dinamizatuko ditu saioak, eta izena emateko aukera zabalik dago oraindik. Antolatzaileek azaldu dutenez, inoiz skatean ibili ez diren nahiz skatea kontrolatzen duten emakumeentzat da ikastaroa.

Skateko hastapen ikastaroa antolatu du Jabetze Eskolak ekaineko bi larunbatetarako, eta jarduera horrexekin amaituko du ikasturtea. Ikastaroa ekainaren 14an eta 21ean izango da, larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara, eta izena emateko aukera zabalik dagoela azaldu dute antolatzaileek. Horretarako, mezua idatzi behar da info@zumaiakoemakumeonetxea.eus helbide elektronikora, edo telefonoz deitu edo Whatsappa idatzi 633 43 27 62 zenbakira.

Ikastaroa elebitan izango da, eta Emakumea Surflari elkarteko Erika Caballerok gidatuko du. Ikastaroaren helburua da skatearen mundua ezagutzea ariketa ezberdinen bitartez –taularen gainean mugitzea, frenatzen ikastea nahiz aldapetan ibiltzen ikastea–. Era berean, "norberaren maila kontuan hartuz", autonomia, konfiantza, babesa eta indarra transmititzen saiatuko dira eta, horregatik, esan dute ikastaroa denentzako modukoa dela, bai inoiz skatean ibili ez direnentzat, bai skatea kontrolatzen dutenentzat.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide