Haur eta nerabeei zuzendutako ekintzak antolatu dituzte uda sasoira begira. Ekainean eta uztailean egingo dituzte, eta txangoez zein bestelako jarduerez osatutako eskaintza prestatu dute Kale Heziketa programako kideek eta Gazteguneko hezitzaileek. Horietatik hiru jarduera elkarlenean antolatu dituzte, "bi zerbitzuetan parte hartzen duten nerabe eta gazteek elkarren artean giro onean harremantzeko aukera izan dezaten, eta bi zerbitzuak herri mailan ezagutzera emateko", udalak jakitera eman duenez.
Honako hiru ekintza hauek antolatu dituzte elkarlanean:
- Deba-Mutriku ibilaldia eta Mutrikuko igerileku naturala: ekainak 26, osteguna..
- Arbolismo (Igeldo): uztailak 10, osteguna.
- Surfa (Zarautz): uztailak 17, osteguna.
Gazteguneko irteerak
Aipatu hiru txango horiez gain, eta ohikoan antolatuko dituen jarduerak aberaste aldera, beste zenbait irteera antolatuko dituzte Gaztegunean.
- Escape Room (Getaria): ekainak 24, asteartea.
- Igerileku irekiak (Hernani): uztailak 1, asteartea.
- Zarauzko Portua: uztailak 3, osteguna.
- Paddle Surf (Deba): uztailak 8, asteartea.
- Paintball (Zubieta): uztailak 15, asteartea.
- Zumaia-Askizu ibilaldia eta pala saioa: uztailak 22, asteartea.
- Gazteguneko azken festa: uztailak 24, osteguna.
Ekintza hauetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da Gazteguneko 688 61 29 40 edo 633 46 71 32 telefonoetara deituta, edo Kale Heziketa Programaren 688 85 02 39 zenbakira deituta. Gaztegunetik ere pasa ahal izango da izena ematera. Plaza kopurua mugatua da eta izena eman duten nerabeen kopurua plazena baino handiagoa bada, zozketa bidez banatuko dira plazak. Izena emateko epea bihar itxiko da.
Txangoen inguruko xehetasunal emateko, eta hezitzaileak ezagutu ahal izateko, guraso eta tutoreei zuzendutako bilera bat egingo dute ekainaren 17an, asteartea, 16:00etan Gaztegunean.