'Mision imposible: sentencia final' eta 'La luz de Aisha' filmak ikusi ahal izango dira asteburuan Aita Marin

Maria Maya Manterola 2025ko eka. 6a, 12:30

Tom Cruise aktore entzutetsua protagonista duen filma gaurtik astelehenera bitartean egunero botako dute Aita Marin. Haurrek ere izango dute zinemaz gozatzeko parada.

Christopher McQuarrieren azken filma botako dute gaurtik astelehenera bitartean egunero Aita Mariko zine aretoan, 19:30ean. Mision imposible: sentencia final pelikulak Tom Cruise aktore entzutetsua du protagonista,; Ethan Hunten azalean sartuko da Cruise, eta misio garrantzitsu bat izango du esku artean. 

Haurrek ere izango dute zinemaz gozatzeko aukera. La luz de Aisha filma igandean proiektatuko dute 17:00etan. Protagonista XI. mendeko Al-Andalus erresuman bizi den gaztetxo bat da, eta su artifizialen munduak erakartzen duen arren, haren aitak kaligrafiaren tradizio familiarrari jarraipena ematea nahiko du. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide