Hegazti koskor eta oso bizia da kaskabeltz txikia. Izenak dioen bezala, burua beltza, bizkarra marroi-grisaxka eta sabela zuri-krematsua ditu. Ar eta emeen artean ez dago desberdintasun handirik. Baso espeziea izanik, hosto zabalak dituen zuhaitzak ditu atsegin. Pagadiak, hariztiak, baso mistoak... zuhaitz zaharrak, batez ere. Horiek egokiak izaten dira zuloz eta hutsunez betetako lekuak direlako, eta oso aproposak izan daitezkeelako habiak zein janaria aurkitzeko. Europa osoan nahiko hedatuta egon arren, gurean iparraldeko eremua baino ez du hartzen. Zaila da Arabatik behera ikustea. Urte osoan zehar ikus daiteke, eta normalean kabia egiten duen lekutik ez da asko urruntzen. Orojalea da; intsektuez, haziez zein fruituez elikatzen da. Urtean behin izaten ditu kumeak, apiriretik maiatzera, eta sei eta hamar arrautza artean jartzeko gai da.
Luzera eta hego zabalera: 11,5 zm eta 18-19,5 zm.