Egur taila ikastaroan sortutako lanak ikusgai dira Oxford aretoan

Maria Maya Manterola 2025ko eka. 7a, 10:30

Ekainaren 12ra arte izango dira ikusgai egur taila ikastaroan egindako piezak. Ordulariak, apaingarriak, argizaiolak nahiz armarriak sortu dituzte.

Pintura eta zeramika tailerreko lanak ikusgai izan dira azken asteotan Alondegiko Oxford aretoan. Atzotik, egur taila ikastaroan aritutakoen piezak ikus daitezke, eta ekainaren 12ra artean egunero zabalduko dute aretoa, 18:30etik 20:00etara. Asteburutan, eguerditan ere izango da zabalik, 12:30etik 14:00etara.

Askotariko lanak sortu dituzte ikastaro horretan: apaingarriak, ordulariak, botilategiak, argizaiolak nahiz armarriak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide