Beteranoek seigarren egin dute Bermeon jokatutako Euskadiko Txapelketan

Maria Maya Manterola 2025ko eka. 8a, 17:30

Zumaiako beteranoak, iaz, Mundakan. (Utzitakoa)

Zumaiako klubak ontzi bat uretaratu du Bermoen, beteranoena, hain zuzen ere. Badok 13 izan da garaile, nagusitasunez.

Telmo Deuneko beteranoen trainerua Bermeoko (Bizkaia) uretan jokatu den Euskadiko Txapelketan izan da gaur. 2.778 metro egin behar izan dituzte, bi luze eta ziaboga batekin, eta zumaiarrak seigarren iritsi dira helmugara, 10 minutu eta 50 segundoan. Badok 13 ontzia izan da lanak bukatzen azkarrena; 10 minutu eta 13 segundo behar izan ditu estropada amaitzeko. Atzetik sailkatu dira Getxo, Fortuna eta Illunbe.

Beteranoak:

  1. Badok 13: 10:13;91.
  2. Getxo: 10:21;49.
  3. Fortuna: 10:21;99.
  4. Illunbe: 10:36;08.
  5. Mundaka: 10:48; 45.
  6. Zumaia: 10:50;16.
  7. Bilboko Beteranoak: 11:07;00.
  8. Itsasoko Ama: 11:07;16.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide