Amaierara hurbiltzen hasia da aurtengo esku pilota txapelketa herrikoia. Pasa den ostiralean jokatu zuten ligaxkako seigarren jardunaldia, Odieta frontoian. Honako emaitzak izan zituzten jokatutako hiru partidetan:
- Peio Etxabe-Jon Alkorta, 22; Andoni Fleitas-Ion Agirre, 14.
- Unai Etxabe-Unai Beristain, 22; Eritz Olaizola-Markel Zearreta, 10.
- Josu Salegi-Aitor Aizpurua, 22; Iraultza Unzueta-Beñat Lizeaga, 13.
Datorren ostiralean, hilaren 13an, jokatuko dute ligaxkako zazpigarren eta azken jardunaldia, erabakita utziz zer partida izango diren astebete beranduago, hilaren 21ean, jokatuko dituzten finalerdietan. Partidak 17:30ean hasiko dira Odieta frontoian.
- Peio Etxabe-Jon Alkorta vs Iñigo Tumas-Jokin Beristain.
- Iraultza Unzueta-Beñat Lizeaga vs Unai Etxabe-Unai Beristain.
- Josu Salegi-Aitor Aizpurua vs Eritz Olaizola-Markel Zearreta.