Aste batzuk barru hasiko dira traineru ligak. Aurretik, haiek prestatzeko estropadak jokatzen ari dira klubak. Hala, pasa den larunbatean Lekeition izan zituzten Telmo Deun arraun elkarteko emakumeek zein gizonek.
Goizeko 10:30ean hasita, emakumeen estropada jokatu zuten. Bertan, Zumaia-Delteco bosgarren izan zen, 11:22,25 denborarekin, Lekeitioko bandera irabazi zuen Tolosaldearekiko 15 segundora.
Jarraian, gizonen txanda izan zen. Getaria izan zen azkarrena. Zumaia, berriz, bederatzigarren izan zen, 21:19,95 denborarekin, getariarrek baino 50 segundo gehiago eginda.
Zumaiako gizonek bi aste barru, ekainaren 21ean hasiko dute KAE 1 liga, Astilleron (Espainia). Emakumeek, bere aldetik, uztailaren 5ean izango dute Euskotren ligako lehen estropada, Bilbon (Bizkaia).