Bizkaiko txinga txapelketa irabazi du Andoni Zubiaurrek

Juan Luis Romatet

Andoni Zubiaurre, Diman irabazitako txapelarekin. (Utzitakoa)

Diman jokatu zuten txapelketa pasa den ostiralean, eta Zumaiako bizilaguna nagusi izan zen bertan. 

Bizkaiko txinga eramate txapelketa jokatu zuten pasa den ostiralean, arratsalde partean, Dimako (Bizkaia) plazako frontoian. 50 kiloko txingak eraman behar izan zituzten txapelketan aritu ziren bost parte hartzaileek, 28 metroko luzera duen plazan.

Irabazlea Zumaiako bizilagun Andoni Zubiaurre Gorixo izan zen. Guztira, 16 plaza eta 4,10 metro egin zituen, bigarren egin zuen Pablo Alvarezek baino ia bi plaza gehiago. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide