Beste garaipen bat erdietsi du Zumaiak Herriarteko txapelketan

Juan Luis Romatet 2025ko eka. 9a, 10:24

Watkins eta Silveti, Aitzuri frontoian, artxiboko irudian. (Eva Franco)

2 eta 1 emaitzarekin irabazi dio Zumaiak Hondarribiari Herriarteko txapelketako ligaxkako bosgarren jardunaldian. 

Herriarteko txapelketako ligaxkako bosgarren jardunaldia jokatu zuten, zesta punta modalitatean, igande goizean Aitzuri frontoian. Zumaiako eta Hondarribiko puntistak neurtu ziren kadete, jubenil eta nagusien mailetan. 

Ondo hasi zen jardunaldia Zumaiarentzako, Silveti eta Watkins kadeteek 30 eta 12 emaitzarekin irabazi zietelako Hondarribiko Bereau eta Emezabali. Jubeniletan, hondarribitarrek berdindu egin zuten neurketa, 18 eta 30 irabaziz Enparanek eta Zazpek Zumaiako Enbil eta Goñiri. Jardunaldia erabaki zuen partidan, nagusien mailan, Agirre eta Uranga zumaiarrek 30 eta 28 irabazi zieten Hondarribiko Basterra eta Kanpandegiri. 

Datorren asteburuan jokatuko dute ligaxkako azken jardunaldia, Hondarribian. Etxekoek Mutriku hartuko dute. Zumaiak, bere aldetik, atseden hartuko du. 

Bost jardunaldi jokatuta, Zumaiak hiru garaipen lortu ditu eta porrot bat jaso.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide