Talde nabarmenduaren saria jaso du emakumeen Zumaiakok Gipuzkoako futbol galan

Juan Luis Romatet 2025ko eka. 9a, 12:07

Zumaiako erregional mailako jokalariak, pasa den ostiralean Oiartzunen egindako galan. (Zumaiako F.T.)

Gipuzkoako Futbol Sariak eman zituzten pasa den ostiralean Oiartzunen. Zumaiako Futbol Taldeko emakumeen ohorezko erregional mailako taldeak "talde nabarmenaren" saria jaso zuen. 

Gipuzkoako Futbol Federazioak Gipuzkoako futbolaren galaren laugarren edizioa egin zuen pasa den ostiral arratsaldean Oiartzunen. Gipuzkoako futbolean izandako ibilbide, lan edo jardueragatik garrantzia izan duten pertsona, klub eta erakundeak saritu zituzten bertan. 

Zumaiako Futbol Taldeko emakumeen ohorezko erregional mailako taldea izan zen sarituetako bat. Talde nabarmenaren saria jaso zuten. Une berezia izanik, ia taldekide guztiak igo ziren pozaren pozez saria jasotzera.

Talde horrek datorren asteburuan jokatuko du euskal ligara igotzeko play offeko hirugarren eta azken partida. Lehen jardunaldian 7-0 emaitzarekin irabazi zion Zumaiakok Derio talde bizkaitarrari. Pasa berri den asteburuan jokatu zuten Deriok eta Alegria arabarrek bigarren jardunaldia, eta bizkaitarrak izan ziren nagusi 7-0 irabazita partida. Hirugarren jardunaldian Alegria eta Zumaiako neurtuko dira arabarren etxean. Berdinketa nahikoa izango litzateke igoera lortzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide