Merkataritza establezimenduetan euskarazko errotuluak jartzeko dirulaguntzak emango ditu aurte ere Zumaiako Udalak. Kanpoko errotuluak, toldoak edot erakusleihoetako itsasgarriak bezalako euskarriak jartzen lagunduko du. Udalak azaldu duenez, errotulazio elementuaren kostuaren %50 lagunduko da diruz, 300 euroko muga gainditu gabe.
Gaineratu du udalak ez direla diruz lagunduko errotulu elebidunak direnean. Hau da, ezinbestekoa izango da euskaraz bakarrik egotea. Era berean, ez da laguntzarik emango izen berezia bakarrik agertzen denean. Izan ere, establezimenduaren jarduera euskaraz adieraztea hartuko da irizpidetzat laguntzak ematerako orduan.
Laguntza hauen onuradun izateko, establezimenduak helbide fiskala Zumaian izango du, eta eskatzaileak zerga betebeharrak eguneratuta izango ditu. Horrez gain, udalaren baimena izan beharko du toldoak eta antzerako euskarriak jartzeko, eta errotulua euskaraz egon beharko du, eta zuzen idatzita.
Aurkeztu beharreko agiriak azaroaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek.