Uda sasoia gero eta hurbilago, kurtso desberdinak bere amaierara heltzen hasiak dira. Zumaiako Kirol Elkarteak antolatzen duen pilota eskolaren kasua da, esaterako. Pasa den larunbatean, eguraldia lagun, Odietan elkartu ziren esku pilotan aritzen diren benjamin eta kimu kategorietako haurrak. Giro onean jokatu zituzten kurtsoko azken partidak, eta garaikurrak ere banatu zituzten.
Datorren igandean, berriz, hilaren 15ean, pala eskolako pilotarien festa izango da. Denboraldiari amaiera emateko elkartuko dira, Odietan baita ere, 10:30ean.