Gaur emango diote amaiera 2024-2025 zineforum denboraldiari. Ostarrena zine klubak film thailandiar bat aukeratu du denboraldiko azken saiorako, Cómo hacerse millonario antes de que muera la abuela drama, hain zuzen. Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrerak aretoko leihatilan egongo dira salgai, 5 euroan.
Sinopsia
Bere amonak gaixotasun terminal bat duela ohartzen denean, M-k, gazte alfer eta kexati bat, bere streamer karrera eskasa alde batera uztea erabakitzen du, hura zaintzeko. Hori bai... milioi askoko ondareari begira. Baina amona irabaztea ez da erraza, emakume zorrotza da. Egunak igaro ahala, M bere interesetik haratago ikusten hasiko da, eta haren azken momentuetan amonarekin berriz konektatzeko aukera aztertzen hasiko da.