Eduki babestua

Begi Bistan, 25 urte itsasora begira pasioz

Erredakzioa 2025ko eka. 10a, 12:47

Begi Bistaneko lantaldea, urteurreneko festan.

Ekainaren 6an, 25 urte bete zituen egunean, urteurren festa egin zuen Begi Bistanek Mikel Bermejo jatetxean, urte horietan guztietan lortutako eta etorkizunean iritsiko dena ospatzeko.

2000. urtean ekin zion Begi Bistanek itsas bidaiak antolatzeari Urola ibaian zehar. Txalupa xume bat zuen trena gisa Zumaiako herrian eskaintzen zituen zerbitzuetan. 25 urte igaro dira, eta urte horietan zehar hazten joan da poliki-poliki, eta, gaur egun, bidaiak antolatzen ditu Zumaia eta Mutriku artean, flysch-a ezagutzeko oinezko irteerak prestatzen ditu, edota arraun eta kayak saioak egiten ditu Orion, besteak beste.

Itsasoa eta ingurunea lanbide izateaz gain, afizio eta pasio ere badute, eta horregatik, Orioko itsasadarra garbitzeko Behoria Garbia egitasmoa egiten dute urtero, eta kirol eta aisialdi jardueren bidez ingurumenari buruzko kontzientzia sortu eta ingurune urtarreko plastikoaren kutsadurari aurre egite helburu duen OSES proiektuarekin bat egin du. “Horren helburu nagusia da itsas eta ibai ekosistemak babesteko beharra jendarteari hurbiltzea, naturarekin harreman zuzena izanik. Helburu hori bat dator Begi Bistanek defendatzen dugun turismo urdin iraunkorrarekin”, agertu dute arduradunek.

Hala, ekainaren 6an, 25 urte bete zituen egunean, urteurren festa egin zuen Begi Bistanek Mikel Bermejo jatetxean, urte horietan guztietan lortutako eta etorkizunean iritsiko dena ospatzeko. Hona hemen festaren laburpena.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide