Musika eskolako kantuko ikasleen entzunaldia izango da gaur Zumaienako domoan

Juan Luis Romatet

Iazko kontzertuko une bat. (Miriam Romatet)

Ikasturte amaierako kontzertua eskainiko dute kantuko ikasleek, 19:00etan hasita, Zumaiena ikastetxeko domoan.

Ikasturte amaierako kontzertu eta entzunaldiekin jarraitzen du Zumaiako musika eta dantza eskolak. Gaur kantu eskolako ikasleen txanda izango da. Entzunaldia 19:00etan izango da, Zumaiena ikastetxeko domoan, eta bertan, egitarauaren arabera, Manuel Quirogaren Tatuaje, Frank Sinatraren My way, Dolly Partonen Jolene edota Raphaelen Mi gran noche bezalako abestu ezagunak entzuteko aukera izango da, besteak beste.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide