Motozaleen topaketa egingo dute larunbatean Alaien

Juan Luis Romatet 2025ko eka. 11a, 12:17

Motozaleen topaketako artxiboko irudia.

Bikers Urola Kosta elkarteak antolatutako 11. topaketa egingo dute asteburuan Zumaian. Moto irteerak, bazkari eta ikuskizuna izango dira. Bazkarirako izen emateko epea gaur amaituko da.

Motozaleen topaketaren 11. edizioa egingo dute datorren larunbatean Zumaian. Zumaiako eta inguruko herri eta eskualdetako motozaleak elkartuko dira goizeko lehen orduetatik Alai auzategian. Egunean zehar, irteerak, bazkaria eta DMT Team pilotu eskolaren ikuskizuna ere izango dira. 

Bazkarian parte hartu nahiko dutenek gaur dute izena emateko aukera 35 euro sartuz Rural Kutxako ES35 3008 0172 013137631929 kontuan. Bazkarian parte hartzeko aukera izateaz gain, egunari lotutako kamiseta jasoko dute eta egunaren amaierako zozketan parte hartu ahal izango dute. Diru sarrera egiterakoan parte hartuko dutenaren izen abizenak eta kamisetaren neurria jarri beharko dute.

Egitaraua

  • 09:30. Ongietorria eta kamiseta banaketa.
  • 11:00. Moto irteera Alai auzategitik.
  • 12:00. Moto irteeraren bukaera Alai auzaegian.
  • 13:00. Talde argazkia.
  • 14:30. Bazkaria Talaia jatetxean.
  • 17:00. Itzulera auzategira eta DMT Team pilotu eskolaren erakustaldia.
  • 20:00. Zozketan. Ondoren, festak jarraituko du auzategian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide