San Juan egoitzako nagusien aurrean dantzan

Juan Luis Romatet 2025ko eka. 11a, 14:12

Euskal dantzetako ikasleak, San Juan egoitzan. (Zumaiako Musika eta Dantza Eskola)

Azken urteotan bezala, Zumaiako musika eta dantza eskolako euskal dantzetako ikasleek emanaldi berezia eskaini dute San Juan egoitzan.

Belaunaldien arteko distantzia hautsi zuten astelehenean Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleek San Juan egoitzan. Azken urteotan bezala, eta eguraldia lagun, egoiliarrak plazatxora atera zituzten, eta han, euskal dantzetako ikasleen saioa ikusteko aukera izan zuten. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide