Kantuan aritu dira Musika eskolako kantu eskolako ikasleak

Juan Luis Romatet 2025eko ekainaren 12a

Kantu eskolako lagunak, atzoko emanaldian. (Miriam Romatet)

Ikasturte amaierako kontzertu eta entzunaldien artean, atzo kantu eskolako ikasleen txanda izan zen. Zumaiena ikastetxeko domoan erakutsi zuten ikasturtean zehar ikasitakoa. 

Amaitzen hasia da Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak kurtso amaierarekin batera prestatutako entzunaldien egitaraua. Ekainaren 17an, 19:00etan, antzerki eskolakoen ikuskizuna izango da Aita Mari aretoan, eta bi egun geroago, hilaren 19an, ikasturte amaierako jaialdia Eusebio Gurrutxaga plazan.

Kantu eskolakoen txanda izan zen atzo arratsaldez. Zumaiena ikastetxeko domoan eskaini zuten emanaldia, eta bertaratutakoek lan ezagunak entzuteko aukera izan zuten, herritarrek abestuta. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide