Zarauzko Triatloia jokatuko dute larunbat arratsaldean, eta horrek eragina izango du Zumaiako eta herri inguruko trafikoan. Hori dela eta, udalak gidariei aholkatzen zaie bidaiak aurrez planifikatu ditzatela. Honako neurriak hartzea proposatu du.
Zumaiara iristeko:
- Zarauztik: N-634 errepidetik joan ahalko da normaltasunez.
- Oikiatik (14:15-18:10): Oikiatik ateratzeko Beduako bidea erabili beharko da.
- Azpeitiatik, Zestoatik, Itziarretik (14:15-18:00): Zarautz aldera joateko AP-8 autopista (Itziar edo Elgoibartik); Zumaiara iristeko, N-634 errepidea.
Zumaiatik irteteko:
- Zarautz aldera (14:15-18:30): AP-8 autobidea erabili beharko da; N-634 errepidea itxita egongo da Zumaia-Zarautz noranzkoan.
- Getariara eta Zumaiako kirol portura iristeko bide guztiak itxita.
- Itziar, Aizarnabazal eta Zestoa aldera: Narrondotik AP-8 autobidea hartuta, edo Itziar-Endoia bidea hartuta.
Trafiko aldaketak direla-eta AP-8 autobista erabili behar dutenei txartel bat emango zaie, autopista doan erabili ahal izan dezaten.
Lurraldebuseko autobusak
Zarautzko Triatloia 2025 dela eta, EuskoTrenek Patxita Etxezarretako geralekua kendu beharko du 14:00etatik 18:15era Zumaia-Donostia lineetan.
Hori dela eta, aipatutako ordutegian, Donostiarako zerbitzuaren hasierako eta amaierako geldialdia Txomin Agirre bakarrik izango da.
Getariara doazen Zumaiako bidaiariek, Zarautz Hoteleko biribilgunearen ondoan egokitutako behin-behineko geralekuan Donostiatik datozen autobusetan trasbordoa egingo dute.