Emakume beteranoen I. futbol txapelketa jokatuko dute bihar arratsaldez Aita Mari futbol zelaian. Zumaiako Emakumeon Etxeak antolatutako txapelketa horretan, Mondragon Club de Futbol, Santurtziko Dinamo de San Juan Club de Futbol, Larrabetzuko Uritarra Kirol Taldea eta Zumaiako Emakumeon Etxeko Futbol Taldeak hartuko dute parte.
Partidak 16:00etan hasiko dira, eta haien amaieran, 18:00etan, sari banaketa ekitaldia egingo dute. Bukatzeko, 18:30ean afari merienda izango dute.