'Blindado'' eta 'Kayara. Inka gerraria' filmak emango dituzte asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2025eko ekainaren 13a

Helduentzako eta haurrentzako film bana emango dute asteburuan Aita Mari zinema aretoan. Sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean. 

Bi film emango dituzte datorren asteburuan Aita Mari zinema aretoan, helduentzako eta haurrentzako bana. Bietarako ere sarrerak aurrez erosi ahal izango dira sarrerakzumaia.eus webgunean.

Gaurtik astelehenera bitartean, Bill Skarsgard eta Anthony Hopkins aktoreak buru dituen Blindado filma emango dute. Saioak 19:30ean hasiko dira. 

Igandean, berriz, 17:00etan hasita, Kayara. Inka gerraria animaziozko filma emango dute. Emanaldia euskaraz izango da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide